XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datu guzti horiek gogoan izanik, ondorioz, UZEIko hitzarmen-bileretan ez genuen 1978ko Abenduan erabateko hautespenik egin.

Bi puntu bakarrik ikusi genituen, elkarren arteko eztabaidaren ondoan, lortutako adostasun-mailaren arabera nolabait finkagarri: irentsi gabeko maileguen arazoa batetik, eta, mailegu kultuen kasuan, bokalarteko >x<-arena bestetik.

Irentsi gabeko maileguetan eta haietarik eratorrietan, horrela, jatorrizko >x< horiek beren hartan mantentzea hobetsi zen: beraz Marx anaiak, Essex, Sud-express, sexy....

Bokalartean jatorriz >x<-a daramaten mailegu kultuak ere bere hartan mantentzekotan gelditu ginen, batez ere azken urteetako idaztohitura hartara biltzen ari zela ikusi ustez: beraz hidroxido, exosmosi, hexagonal, exotiko, sexualtasun, sintaxi...

Gainerako kasu guztietarako inolako hitzarmenetara iritsi ez izanak gogor baldintzatu du halaz ere, harez geroztik, hobespen horren balioa: praktikan, ondorioz, puntu hau erabakizun daukagula esan daiteke eta, halako batean, berriro ere hitzarmen-bilera batera iritsiko bagina, arazoa bere osotasunean aztertu beharko litzateke; bokalarteko >x<-en arazoa nekez garbi daiteke izan ere, ortografi araudi baten baten, gainerako hotsarteetarakoen ebazpidetik aparte.